Iñigo Peñari ongietorria egingo zaio gaur

Baleike.Eus 2016ko abuztuaren 23a

Olinpiar jokoetan bosgarren postua lortu ondoren, Riotik etxera bueltan da Iñigo Peña.

Piraguista zumaiarra Rion izan da, Olinpiar Jokoetan parte hartzen, K-4arekin. Bere ontzia bosgarren postuan sailkatu da, 1.000 metroko mailan. Horregatik, ongietorria egingo zaio gaur arratsaldeko 20:00etan Gurutze gorritik abiatuta, ondoren txarangarekin girotuta kofraira joateko. Kamixetak salgai egongo dira arratsaldeko 6tatik aurrera Magnolio parean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide