(Argazkia: San Miguel Liga)
San Miguel Ligako bi jardunaldi izan dira asteburuan: larunbatean Hondarribian bata, eta igandean Castron bestea. Hondarribiako XXIX. Bandera jokatu zuten lehenbiziko hitzorduan. Urdaibai nagusitu zen (19:44,12), Hondarribiari ia 9 segundutako aldea aterata. Oriok bosgarren egin zuen eta Zumaiak, berriz, zortzigarren. Hona hemen sailkapena:
- Urdaibai 19:44,12
- Hondarribia 19:52,84
- Kaiku 19:59,86
- San Juan 20:12,82
- Orio 20:14,76
- Astillero 20:24,08
- Tiran 20:33,20
- Zumaia 20:42,54
- Cabo 20:44,22
- Portugalete 20:48,50
- San Pedro 20:51,84
- Zierbena 20:52,56
Igandeko estropadan, IV. Caixabank Banderan, berriz, Hondarribiak (19:55,92) hartu zion aurrea Urdaibairi (20:00,62). Oriok egin zuen hirugarren, 20:16,38 denborarekin, eta Zumaia 10. postuan (20:50,22) sailkatu zen. Hemen sailkapena:
- Hondarribia 19:55,92
- Urdaibai 20:00,62
- Orio 20:16,38
- San Juan 20:33,84
- Cabo 20:35,82
- Astillero 20:39,82
- San Pedro 20:43,58
- Tiran 20:44,66
- Zierbena 20:44,92
- Zumaia 20:50,22
- Portugalete 20:55,70
- Kaiku 21:01,12
Bi estropada horiek jokatuta, Hondarribi da sailkapen orokorrean liderra, 169 punturekin, eta Urdaibai bigarrengoa, puntu bakarreko aldearekin. Orio bosgarren postuan dago (106 puntu) eta Zumaia azkena, 29 punturekin. Portugaleten izango dira San Miguel Ligako hurrengo bi jardunaldiak, asteburu honetan.
Orio bigarren Colindresen
(Argazkia: Joxemari Olasagasti)
Larunbat arratsaldean Gipuzkoako Emakumezkoen Traineru Ligako azken bigarren jardunaldia jokatu zen, Colindresen. Hibaikak irabazi zuen erlojupeko estropada, 10:40,08ko denbora eginda. 15 segundura heldu zen Orioko trainerua, eta 19 segundura San Juanekoa. Getaria-Zarautzek, berriz, bosgarren egin zuen. Hona hemen sailkapena:
- Hibaika 10:40,08
- Orio 10:55,37
- San Juan 10:59,43
- Donostia 11:10,78
- Getaria-Zarautz 11:13,82
- Deusto 11:26,38
- Hernani 11:34,29
- Colindres 12:05,87
- Hondarribia 12:06,70
Larunbatean izango da Gipuzkoako Emakumezkoen Traineru Ligako azken jardunaldia, Errenterian, 13:00etatik aurrera. Une honetan Hibaika dago lehenbiziko postuan, eta San Juan ondoren.