Torrikoren Benidormek irabazi du Pulporen Udako Torneoa

Baleike.Eus 2016ko abuztuaren 22a

Benidorm eskubaloi taldeak irabazi du Pulporen Udako Torneoa, Zarautz Amenabar eta Bidasoa mendean hartuta.

Ordu laurdeneko bina zatiko hiru partidak osatu dute Pulpok aurten prestatutako Udako Torneoa. Elkarrekin Pulporen urrezko belaunaldia osatu zuten Kauldi Odriozola, Ander Torriko eta Mikel Martinez berriro ikusteko gogoz joan dira zaleak Lubakira; oraingoan baina, bakoitza talde batean. Mikel Martinezek eta Kauldi Odriozolak bigarren denboraldia dute aurretik Zarautzen eta Bidasoan, hurrenez hurren; Ander Torrikok Benidormekin jokatuko du, iaz Zarautzen denboraldi bikaina osatu eta gero. Odriozolak eta Torrikok, gainera, Asobal Ligan jokatuko dute, maila gorenean. Pulpok Torneoa aprobetxatu du Europako Txapelketa irabazi berri duten Kauldi Odriozolari eta Ander Torrikori omenaldia eskaintzeko. Zapi bana jaso dute oroigarri gisa, Bidasoa, Benidorm eta Zarauzko gainontzeko jokalariek osatutako korridorean, kiroldegian bildutako guztien txalo artean. Partidei dagokienez, hauek izan dira emaitzak: Zarautz 6-14 Bidasoa Bidasoa 12-13 Benidorm Benidorm 13-10 Zarautz Baleike.eus atarian daude txapelketako argazkiak ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide