Iñigo Peñaren ontzia, bosgarren

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 20a

Iñigo Peña zumaiarra, Javier Hernanz, Rodrigo Germad eta Oscar Carreraren K-4ak 5. egin  du A finalean. Ez dute medailarik lortu. Alemaniak irabazi du proba, 3:02,143 denbora eginez, eta haren atzetik egin dute Eslovakia (3:05,044), Txekiar Errepublika (3:05,176) eta Australiak (3:06,731). Horren atzetik, Peñak eta bere kideek 3:06,768 denboran osatu dute 1.000 metroko ibilbidea. Diploma olinpikoa eskuratuta, asteartean harrera egingo diote, 20:00etan fielatoan, eta ondoren kofradiara joango da, txarangak lagunduta.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide