Eskubaloiko txapelketa triangeluarra, gaur

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 20a

Amenabar, Benidorm eta Bidasoak hartuko dute parte Pulpok antolatutako udako torneoan.

Gaur Udako Eskubaloi Torneoa jokatuko dute, Zumaiako Lubaki kiroldegian, 17:30etik aurrera. Txapelketa triangularra izango da aurtengoa: Amenabar, Bidasoa eta Benidormen artekoa. Hiru partida izango dira: 17:30ean Bidasoa eta Amenabarren artean, 18:30ean Benidorm eta Bidasoaren artean eta azkenengoa, 19:30ean Amenabar eta Benidormen artean. Benidorm eta Bidasoaren arteko partida hasi aurretik bi talde horietako jokalari bana omenduko dituzte: Bidasoako Kauldi Odriozola eta Benidormeko Ander Torriko zumaiarrak, hain zuzen. Orain dela gutxi itzuli dira biak Europako txapelketa irabaztetik. Oraindik sarrera eskuratu ez dutenek 16:30etik aurrera erosi ahalko dituzte kiroldegian bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide