Euskal Jai eguna ospatuko dute bihar Zumaian

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 11

Euskal Jai eguna, iaz. (Juan Luis Romatet) Bihar, ostirala, Euskal Jai eguna ospatuko dute Zumaian. Goizean baserriko produktuen azoka, musika eta bertso saioak izango dira, besteak beste; eta, arratsaldean, herri bazkariaren ondoren, sagardo dastatzea.
Egitaraua Ostirala, abuztuak 12 10:00. Baserriko gaien azoka. Hala Dzipo txalapartarien saioa. 10:30. Hala Gera taldearen alboka eta dultzaina doinuak. 11:00. Trikitilariak. 12:00. Kofradia.  12:30ean, udaletxean balkoitik balkoirako bertso saioa: Agin Laburu eta Uxue Alberdi 14:30. Herri bazkaria. Bazkalostean, euskal kantak Joxe Mendizabalekin. 18:00. Plaza bertan Maddalen eta Jagobarekin erromeria. 18:30. Saregileen plazan Joxe Mendizabalekin dantzaldia. 19:00. Iraunkorrak txarangaren kalejira. Ordu berean plazan, Sagardo dastaketa. Elikagaiak eta Erkibe kultur elkartearen taloak ere izango dira. 23:00. Kofradian, erromeria Egan taldearekin. Herri bazkarirako txartelak salgai daude turismo bulegoan, 8 euroan helduentzako eta 4 euroan haurrentzako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide