Gaueko autobus zerbitzua indartuko dute andramaixetan

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 10a

Donostiako Aste Nagusian ere zerbitzua indartuko du La Gipuzkoanak.

Igandean, abuztuak 14, hasiko dira andramaixek Azkoitian. Hori dela eta, gauetako autobus zerbitzua indartuko du La Gipuzkoanak Azkoitia eta Zumaia arteko ibilbidean. Hilaren 14an, 15ean eta 18an Azkoititik irtengo dira autobusak 00:40ean, 01:30ean, 02:40ean, 03:30ean, 04:40ean, 05:30ean eta 06:40ean. Azkenen hori, 06:40takoa, hilaren 14an soilik izango da. Horrez gain, Donostiako Aste Nagusiaren harira, Azkoitia-Donostia linea indartuko dute, hilaren 13tik 20ra bitartean izango da hori, zehazki. Ohiko zerbitzuez gain, autobus bat gehiago egongo da hiribururantz joateko, eta 23:45ean abiatuko da Azkoititik. Donostiatik Azkoitirantz, berriz, 01:05ean abiatuko da autobusa.

Geltoki aldaketa

Ordutegia aldatzeaz gain, Donostiko geltokia ere desberdina izango da hilaren 13tik 20ra bitartean. 21:30etik aurrera izango da aldaketa, eta Askatasunaren Hiribidean gelditu beharrean, Zubieta Kaleko 22. zenbakian izango du geltokia autobusak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide