Abuztuan ere martxan jarraituko dute HITZAren webguneek

Urola Kostako Hitza 2016ko abuztuaren 5a

Gaur, ostirala, argitaratu dugu opor aurreko azken papereko zenbakia, eta abuztuaren 30ean kaleratuko dugu hurrengoa.

Urola Kostako Hitzaren papereko azken edizioa gaur, ostirala, kaleratu dugu, eta abuztuaren 30ean irtengo da hurrengo zenbakia. Dena den, aurtengoan, martxan jarraituko du urolakosta.hitza.eus webguneak, eskualdeko 11 udalerrietako informazioarekin. Horrez gain, zarauzkohitza.eus ataria ere eguneratuko dugu abuztuan zehar. Hori dela-eta, herriko eragile nahiz norbanakoek aukera dute, urtean zehar bezala, beraien ohar, iritzi eta edozer informazio bidaltzeko. Horretarako, ohiko helbideetara idatz daiteke: azkoitia@hitza.eus, azpeitia@hitza.eus, errezil@hitza.eus, getaria@hitza.eus, orio@hitza.eus, zarautz@hitza.eus edo zestoa@hitza.eus.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide