Zumaia Itsasoan igeri egitearen plazerra deskubritzen ari direnak gero eta gehiago dira azken urteotan. Urrutira joan gabe, joan den igandean 1.900 lagun bildu ziren Getariatik Zarautzera igeri joateko. Probak ere gero eta gehiago daude aukeran: Deban, Ondarroan, Donostian, Hondarribian... Eta aurten, lehen aldiz, Zumaian. Abuztuaren 20an jokatuko da (16:00etan), Itzurungo hondartzan hasi eta Arranplan amaitu. Guztira, 3.000 metro: lehen bi herenak itsasoan eta azken kilometroa errioan.
"Askotan entrenatu izan dugu ibilbide hori eginez, eta zeharkaldi bat antolatzeko oso egokia iruditu zitzaigun", azaldu du Taosa igeriketa taldeko kide Asier Olasagastik. Aldeko ezaugarri asko ikusten dizkiote, besteak beste, irteera eta helmuga oso gertu daudela, eta horrek asko errazten du antolaketa. Ibilbidea oso erakargarria da. Itzurungo hondartzatik irten eta eskuinaldeko brankada gainditzean, paolmuturrerantz joango dira. Itsasoko tartea da hori, bi kilometro ingurukoa. Olatuak trabeska jotzen du beti eta barraren punta gainditzeko gogor egin behar da igeri. Baina behin erriora iritsita, azken kilometroa askoz erosoago egingo zaie igerilariei. "Azken kilometroan gozatzeko aukera izango dute, artean marea gorantz joango da eta".
Jarraitu albistea irakurtzen
Baleike.eus-en.