Aranzadik eta Udalak hitzarmena egin dute Gerra Zibilak Zumaian izandako eragina liburu batean jasotzeko

Baleike.Eus 2016ko uztailaren 29a

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Zumaiako Udalak hitzarmena egin dute Gerra Zibilak Zumaian izandako eragina lantzeko. Hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du, eta atzo egindako udalbatzarrean zinegotzi guztien adostasunaren onartu zuen.

Aski jakina da Gerra Zibilaren harira Zumaian zer nolako gorrotoak piztu ziren. Horren erakusgarri dira 1937ko otsailaren 13an izandako kanporaketak. Egun lazgarri hartan,  345 emakume, haur eta edadetu bota zituzten Zumaiatik. Hau izango da 1936ko Gerrak Zumaian eragindako ekintza, tragedia, ezagunena. Baina gehiago dago, askoz gehiago.

Urteotan, Joseba Esnal Erkibe taldeko kidea garai haren inguruko hainbat dokumentazio biltzen aritu da. Dokumentazio horretaz eta gehiagoz baliatuko da Aranzadi Zientzia Elkartea Gerrak Zumaian izandako eraginaren inguruko lanketa bat egiteko. Antzerako lanketak egin dira edo egitekoak dira beste herri batzuetan, Aian eta Azpeitian, hurrenenez hurren.

Baleike.eus-en irakur daiteke albiste osoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide