Arraunaren hiriburu izango da Zumaia asteburuan

Baleike.Eus 2016ko uztailaren 28a

Estropada bete dator asteburua Zumaian. Larunbatean Gipuzkoako Ligako eta KAE2ko estropadak jokatuko dira 17:00etatik aurrera, eta igande eguerdian Euskotren eta San Miguel Ligakoak. Zumaiarrak gorriz jantzi eta etxeko trainerua animatzera deitu ditu Telmo Deun arraun elkarteko presidente Anjel Etxanizek, gaur eguerdian Algorri Interpretazio Zentroan egin den aurkezpenean.

Arraunzale amorratuena ere asetzeko moduko asteburua daukagu aurrean Zumaian. Larunbatean, 17:00etan, Gipuzkoako Ligako estropada jokatuko da aurrena, eta jarraian KAE2 Ligakoa. Zumaiako gazteak etxean arraunean ikusteko aukera paregabea izango da KAE2 Ligako estropada. Eta igandean, 12:00etan, aurrena Euskotren Ligako estropada (Zumaiako V. Ikurriña), eta segidan San Miguel Ligako 11. jardunaldia (Zumaiako XXXI. Ikurriña). 2013an jokatu ziren azken aldiz TKE Ligako estropadak Zumaian baina, Telmo Deunek maila gorena berreskuratuta, aukera izango da berriro traineru onenen lehia ikusteko. Telmo Deun arraun elkarteko presidente Anjel Etxanizek aitortu du asteburu berean lau estropada antolatzeak lan handia suposatzen diola elkarteari, baina gustura egiten dutela. San Miguel Liga ahaztu gabe, bereziki azpimarratu du larunbatean aukera ederra dagoela "gogo handiz" entrenatzen ari diren gazteak ikusteko. Irakurri albiste osoa Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide