Autobus zerbitzuak jarri dituzte saninazioetan Azkoitira eta Zarautz aldera itzultzeko

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko uztailaren 28a

Azpeititik Azkoitira, Zestoara, Zumaiara, Getariara eta Zarautzera indartu dituzte autobus zerbitzuak, larunbat, igande eta astelehenerako.

San Inazio jaiak direla-eta, autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte gauean eta goizaldean, Azpeititik Urola Erdiko eta Urola Kostako udalerrietara itzultzeko. Azpeititik Zestoara, Zumaiara, Getariara eta Zarautzera joateko linea indartu dute, alde batetik;?eta Azpeititik Azkoitira artekoa, bestetik. Larunbaterako, iganderako eta astelehenerako jarri dituzte ibilbide eta ordutegi bereziak. Bestalde, abuztuaren 4ra artean, Tren Museo pareko eta Julian Elorza hiribideko geltokiak kenduko dituzte; eta, urtero legez, bariantean jarriko dituzte haien ordezkoak.

Ordutegiak

Azkoitia. 00:10ean, 01:40an, 02:40an, 03:40an, 04:40an, 05:40an eta 06:40an. Anbulatorioko geltokitik irtengo dira autobus guztiak. Zestoa. 00:30ean, 01:15ean, 02:30ean, 03:15ean, 04:30ean, 05:15ean eta 06:10ean. Zumaia. 00:30ean, 02:30ean, 04:30an, 06:10ean. Getaria eta Zarautz. 02:30ean eta 04:30ean larunbatean, igandean eta astelehenean. Larunbatean, 06:10ean ere bai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide