Musika Hamabostaldiko hainbat kontzertu eskainiko dituzte eskualdean

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 28a

Johannes Zeinler organista gazteak kontzertua emango du Orion. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan hainbat kontzertu egingo dituzte eskualdean. Tartean Newman Sound del Labrador abestza kanadiarraren eta Easo abesbatzaren eskutik Angel Illarramendi konposatzaile zarauztarrak idatzitako obra estreinatuko dute Orion eta Getarian. EGITARAUA Abuztuak 7, igandea. - Orio. 20:00etan Johannes Zeinler organo-jotzaile austriarrak hainbat estilotako obrak eskainiko ditu Nikolas Deunaren elizan. Abuztuak 10, asteazkena. - Azpeitia. 20:00etan Burkhard Ascherl organo-jotzaileak kontzertua eskainiko du Loiolako Santutegian. Abuztuak 11, osteguna. - Azkoitia. 20:00etan Willibald Guggenmos organista alemaniarrak Tomas Garbizuren lana oinarri duen programa eskainiko du Andre Mariaren elizan. - Zumaia. 20:30an Aita Mari parrokian Al Ayre Español taldeak Haendelen obrak eskainiko ditu Eduardo Lopez Banzo zuzendariaren gidaritzapean. Abuztuak 24, asteazkena. - Orio. 20:30ean Newman Sound del Labrador abestza kanadiarrak eta Easo abesbatzak kontzertua eskainiko dute Orioko Nikolas Deunaren elizan. Abuztuak 25, osteguna. - Getaria. 20:30ean Newman Sound del Labrador abestza kanadiarrak eta Easo abesbatzak kontzertua eskainiko dute Salbatore elizan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide