Zer da zehazki GOT Rio 2016? Zein izango da zuen lana Joko Olinpikoetan?
Rioko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan parte hartzen duten euskal kirolarien segimendua egingo dugu Gazteaukera blogean. Elkarrizketak, erreportajeak, argazkiak eta bideoak tartekatuko ditugu bertan. Blogaz gain, Instagrameko eta Youtubeko kanalak ere erabiliko ditugu.
Zortziko blogari taldea izango gara, eta denen artean eguneratuko ditugu post-ak. Taldeko lauk Joko Olinpikoen berri emango dugu, eta gainerako laurak Joko Paralinpikoetan egongo dira. Nire kasuan, Joko Olinpikoetara noa, eta abuztuaren 8tik 16ra egongo naiz Rion.
Zer dela eta animatu zinen proiektuan parte hartzera?
Facebooken Gazteaukeraren profilaren bitartez izan nuen proiektuaren berri. GOT Rio 2016 izenak arreta eman zidan eta haren inguruko informazioa irakurtzen hasi nintzen. Dena den, blogariak behar zituztela ikusita, kazetarientzako zela iruditu zitzaidan. Hortaz, koadrilako kazetari bati bidali nion informazioa. Laguna ezin zen aurkeztu, Madrilen dagoelako erroldatuta, baina hark esan zidan bideoekin aurkezteko aukera ere bazegoela, eta horrela hasi zen guztia.
Elkarrizketa Baleike.eus-en irakur daiteke.