Kaxarranka Zumaian, 22 urte eta gero

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 25a

Aita Mari Oroituz jai egunak utzitako irudi ederrenetakoa izan da, dudarik gabe. Jone Osak Kaxarranka dantzatu zuen larunbat arratsaldean Aita Mariren irudiaren aurrean, zortzi lagunek eutsitako kaxaren gainean.

Jone Osa kaxarranka dantzatzen, Aita Mariren irudiaren aurrean. (Gorka Zabaleta) Urtero San Pedro egunez Lekeition dantzatzen duten Kaxarranka da ezagunena, baina ez da Zumaian dantzatzen den lehen aldia. Hori bai, 22 urte pasa dira aurreko saiotik, 1994ko santelmoetan dantzatu zuen Gorka Imazek.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide