Luis Daniel Izpizua Bidasoro idazle zumaiarra hil da

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 25a

68 urterekin hil da Izpizua. Ogibidez irakaslea zen Donostian, eta zenbait liburu idatzi zituen, euskaraz eta gaztelaniaz.

Luis Daniel Izpizua. (Argazkia: Armiarma) Atzo hil zen Luis Daniel Izpizua Bidasoro idazle zumaiarra, 68 urterekin. Ogibidez irakaslea zen Donostian, eta zenbait liburu idatzi zituen, euskaraz eta gaztelaniaz; El Pais egunkarian ere ohiko kolaboratzailea zen. Euskaraz idatzi zituen Izuztarri (1987) narrazio liburua eta Rosamunda (1990) eleberria. Ondoren, gaztelaniaz idatzi zituen Con mis amigos (1989), Sacca della Misericordia (2003), Amores (2004) eta El hombre de Burdeos. Ikasketaz, Filologia Erromanikoan lizentziatua zen eta lanbidez Espainiako Hizkuntza eta Literaturan katedraduna izan zen Donostiako Peñaflorida-Usandizaga Ikastetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide