Algorriko labarraren zati bat amildu berri da Itzurunen. Zorionez, harriek ez dute inor harrapatu, baina sekulako burrunba sortu dute eta susto ederra hartu dute inguruan zeudenek.
Une horretan hondartzan zegoen Agustin Zubimendi Martikorenak
Baleike.eus-i kontatu dionez, aldameneko kobazuloan zegoen bera sekulako burrunba entzun duenean.