Alvaro Gravalosek irabazi du txirrindularitzako Zumaiako Uda Saria

Baleike.Eus 2016ko uzt. 23a, 17:08

Gaur, larunbata, jokatu da Zumaian junior mailakoen txirrindularitza proba eta euriaren eraginez txirrindulari dezente erori dira

Asesores Navarra taldeko Alvaro Gravalos izan da gaur indartsuena Zumaiako Uda Sarian. Ibilbide aldapatsuari eguraldi petrala batu zaio gaur, eta txirrindulariek gogotik sufritu behar izan dute ibilbidea osatzeko. Euriaren eraginez erokiko dezente izan diren arren, zorionez ez da ezer larririk gertatu. 120 kilometroko ibilbidean Meagas bi aldiz, Garate behin eta Santa Klarara beste behin igo behar izanagatik junior mailako txirrindulariak ez dira denbora pasa etorri Zumaiara. Ziztu bizian abiatu dira lehen kilometrotik eta ez dute bakerik izan helmugaratu diren arte. Euriak ere zailtasuna gehitu dio ibilbideari, eta bat baino gehiago joan da gaur lurrera, labainduta. Zubitxikiaren parean lehen bi itzulietan izan dira erorikoak, eta Garateko jaitsieran ere bai. Txirrindulariren bat errepidetik ere atera da, sasi artera, baina zorionez inork ez du min handirik hartu. Talde onenaren saria Construcciones Victor Alvarok irabazi du. Joxe Mari Korta Fundazioak eskaintzen duen saria da, egonaldi bat Zelai Talasoterapian txirrindularientzat eta zuzendariarentzat. Sailkapena: 1. Alvaro Gravalos (Asesores Navarra) 2. Unai Iribar (Limousin) 3. Xabier Mikel Azparren (Construcciones Victor Alvaro) Mendiko saria, Alvaro Gravalos. Tarteko Helmuga, Raul Sanguesa Taldeka: Construcciones Victor Alvaro Euskal Herria Torneoko liderra: Ander Amonarriz (Andoaingo) Informazio gehiago eta lasterketaren irudi galeria baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide