Gaur 11:40 inguruan herritar batek deitu du Zumaiako Udaltzaingora Aita Mari auzategiko 27. atarian, futbol zelai ondoan, bi gizonezko bizikletak lapurtzen ari zirela. Udaltzaingoa gerturatu denean lapurretan harrapatu ditu bi gizonak. Lapurretako bat han bertan atxilotu dute, baina bestea ihes egiten saiatu da. Hala ere, segituan harrapatu dute bigarrena ere.
Ertzaintzari deitu diote atxilotuak Zarauzko Ertzain Etxera eramateko. Guztira, lau bizikleta lapurtzen saiatzen ari ziren. Bizikletak ertzain etxera eraman dituzte, eta jabeek Zarautzera joan beharko dute salaketak egitera eta bizikletak jasotzera.