Ondarroako trainerua eramaten ari zen ibilgailuak istripua izan du Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 20a

Ondarroako arraun elkarteko ibilgailua errepidetik atera da. (Lea Artibaiko Hitza) Gaur arratsaldean istripua izan da N-634 errepidean Orio parean. Antiguako Ama trainerua eramaten ari zen Ondarroako Arraun Elkarteko ibilgailuak istripua eduki du Orio gainean, errepidetik atera da eta pendizan zintzilik geratu da trainerua gainean zuela. Arraun elkarteak Lea Artibaiko Hitzari jakitera eman dionez, zauriturik ez da egon. “Guztiak daude ondo”. Ibilgailua zintzilik geratu da trainerua gainean zuela. (Lea Artibaiko Hitza) Ondarroako trainerua zeraman ibilgailua errepidetik atera da eta mendia behera joan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide