Urriaren 26an hasiko dira 'Game of Thrones' Zumaian grabatzen

Baleike.Eus 2016ko uztailaren 19a

Grabaketa Itzurun hondartzan izango da eta sei egun iraungo du, baina bazpahiru asteko aurrelana egin behar dute eszenatokia prestatzeko. Ekoizpenean 400 bat langilek hartuko dute parte. Oier Korta alkateak jakinarazi duenez, abuztuan lan poltsa zabalduko da udaletxean.

Atzo HBOk ekoiztetxeak baieztatutakoa berretsi du gaur goizean Oier Korta alkateak, Game of Thrones Zumaiara datorrela zazpigarren denboraldiko eszena batzuk grabatzera. Marina Berri jatetxean egin berri den prentsaurrekoan, ezin izan dute ekoizpenari dagozkion xehetasun gehiegi eman, baina hainbat datu aurreratu ditu. Hemen garrantzitsuenak: Nola hautatu dute Zumaia? HBO ekoiztetxeak hiru urte daramatza Espainian lanean, eta orduz geroztik badu ekoiztetxe laguntzaile bat han. Ekoiztetxe hura arduratu da penintsula osoa goitik behera aztertzeaz, lokalikazio berrien bila. Telesailerako behar zuten eszena jakin baterako leku egokiena Itzurun zela baloratu zuten, lanerako eskaintzen dituen baldintza egokiengatik. Udalaren eta ekoiztetxearen arteko harremanen inguruko xehetasun gehiago ez du eman alkateak. Non grabatuko dute? Itzurungo hondartzan izango dira grabazioak. Lehorrean, kantinaren terrazaren inguruan, eskenatokia muntatuko dute. Aurrelan horiek guztiak grabazioa baino bizpahiru aste lehenago hasiko dira. "Hasieran batean iraileko lehen egunetan nahi zuen lanean hasi ekoiztetxeak, baina datak atzeratzea lortu dugu, udako denboraldiari ez eragiteko", jakinarazi du Kortak. Grabazioak lehorretik eta itsasotik egingo dituzte. Gehiago irakurtzeko: Baleike.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide