BIDEOA: Zumaiarrek harrera egin diete Alex Urangari

Baleike.Eus 2016ko uzt. 18a, 12:42

Joan den asteazkenean bueltatu zen Alex Uranga Txiletik, Brasilgo Itacoatiara Pro Munduko Zirkuituko proba irabazi eta gero. Gaur harrera egin berri diote lagunek eta gertukoek, eta kalean ibili dira ospatzen.

https://www.youtube.com/watch?v=Dv-ypnbs1xU Asteazkenean bueltatu zen Alex Uranga bodyboardlaria Txiletik Zumaiara, Brasilgo Itacoatiara Pro Munduko Zirkuituko proba irabazita. Txalo zaparrada jaso zuen Alex Urangak larunbatean, Amaiako plazara iritsi zenean. Han bildutako lagunen harrera ez zuen espero txapeldunak. Bideoan daukazue Uranga iritsi den unea. Hemen irakur daiteke albistea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide