Nizako atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Zumaian

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 15a

(Zumaiako Udala)

Atzo gauean Nizan (Frantzia) izandako atentatuan, gutxienez, 80 lagun hil eta ehunka zauritu dira. Zumaiako Udalak "irmoki" salatu nahi du "atentatu bortitza" eta "doluminak" emateaz gainera, "elkartasuna" adierazi die "biktimen familiei, senideei eta Frantziako herriari".

Eudelek deituta, atentatua gaitzesteko elkarretaratzea egin dute eguerdian Zumaiako udaletxearen aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide