Asteburuan Oria ibaian jokatuko da KAE 1 Ligako estropada. (Joxemari Olasagasti)
Traineru denboraldian pil-pilean dago, eta eskualdeko arraun taldeek hainbat estropada jokatuko dituzte asteburuan. Larunbatean 12:30ean Emakumezkoen Traineru Ligako estropada jokatuko da Oria ibaian, eta gero, 13:00etatik aurrera Bixigu Eguna Bandera izango dute jokoan KAE 1 Ligako traineruek.
Bestalde, TKE eta Euskotren ligetako traineruek bi jardunaldi jokatuko dituzte asteburuan. Larunbat arratsaldean Bilbon izango dute hitzordua, eta igande eguerdian Getxon.
Horretaz gain, KAE 2 Ligako taldeek larunbatean 17:00etan Errenterian jokatuko dute estropada, eta igandean 14:00etatik aurrera Getxon.