Irailera bitarte, ikusgai izango da Zumaiako kaleetan, udalak eta Distira argazki elkarteak azken sei hilabeteetan elkarlanean antolatu duten argazki erakusketa. Datozen egunetan, plano bat osatuko dute interesatuek argazkien kokalekuak eta egileen izenak ezagutu ditzaten.
Jada ikusgai daude Zumaiako kaleetan,
Euskal Kulturaren Kolorez argazki erakusketa osatzen duten 14 horma irudiak. Udalak Distira argazki elkartearekin batera azken hilabeteetan zehar landutako eta jorratutako argazki erakusketak, iraileko Olarro Eguna bitarte jantziko ditu herriko eraikinetako hormak. Erakusketak 14 egile zumaiarren lanak biltzen ditu, 2x3 metroko 14 horma irudietan.
Gai nagusia, erakusketaren izenak esan bezala, euskal kultura da eta argazkiek arlo edota ekintza ezberdinak jasotzen dituzte: paisaiak, kirol jarduerak…