AURRERAPENA: Xanti Agirrezabala eta Telmo Irureta, inklusioaz formatu txikian

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 12a

'Jendartean bidaide: inklusioaz formatu txikian' da Agirrezabala eta Iruretaren obra. Inklusioaz eta aniztasunaz mintzatzen dira lanean, eta beraien helburua da ikusaraztea pertsona guztiek dutela zerbait berezia besteei eskaintzeko.

Xanti Agirrezabalak (Azpeitia, 1997) eta Telmo Iruretak (Zumaia, 1989) antzezten dute Jendartean bidaide: inklusioaz formatu txikian obra. Bestak beste, Azpeitiko Sanjuandegi auzoan eta Orion interpretatu zuten lana; eta irailean, Zumaian izango dira. Bihar, asteazkena, argitaratuko dugu Urola Kostako Hitzaren papereko eta webguneko edizioetan bi antzezleekin eginiko erreportajea. https://youtu.be/tvdrZO8ZDG8

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide