Suhiltzaileak Egurko aldean erretako edukiontzia itzaltzen. (Baleike.eus)
Joan den astean, asteartean eta ostegunean, bi edukiontziri su eman zieten ezezagunek Zumaian. Hain zuzen, Egurko eta Foronda aldean zeuden bi edukiontzi erre zituzten, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten sua itzaltzera.
Baleike.eus-ek jakinarazi duenez, lekukoen arabera, adingaekoak dira edukiontziei su eman dietenak: "13 eta 16 urte arteko nerabeak". Udaltzaingoa gaia ikertzen ari da.