'Gorriti eta bere animaliak' ikuskizuna izan zen atzo, Azkoitiko Urrategi auzoan. (Julene Frantzesena)
Equo alderdi ekologistak
Gorriti eta bere animaliak ikuskizunaren aurkako salaketa administratiboa jarri du Gipuzkoako Foru Aldundian. Usurbilen eta Ordizian eskainitako ikuskizunen ostean jarri dute salaketa, eta ez da alderdi ekologistak jarri duen aurrena; izan ere, duela hilabete Arroabean egindako oilarren borroka bat salatu zuen.
Salaketa jartzeaz gain, Equok eskatu du
Gorriti eta bere animaliak ikuskizuna beharrezko baimen guztiekin egiten dutela eta adingabeen segurtasuna bermatzen dela frogatzeko.
Equoren salaketa ez ezik, Acción Para el Respeto Animal herri plataformak 59.000 sinadura bildu ditu, Eusko Jaurlaritzari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiei
Gorriti eta bere animaliak haur-ikuskizuna debekatzea eskatzeko.