(Baleike.eus)
Uretako motor batekin Itzurun hondartzara gerturatu dira bi lagun gaur goizean, eta itsaso zakarra tarteko, motorraren kontrola galdu dute. Hondartzan zeuden surflariek atera dituzte bi lagunak uretatik. Motoa haitzetara bota dute olatuek, eta hautsi egin da.