Hondarribia eta San Juan traineruak izan dira garaile Orioko estropadetan

Aritz Mutiozabal 2016ko uztailaren 9a

San Juanentzat izan zen Eusko Tren Ligako lehen bandera (TKE). Iazko Eusko Tren Ligako txapeldun San Juanek ez du hutsik egin lehen hitzorduan. IV. Orio Kanpina Banderan nagusitu da gaur arratsaldean, Oria ibaian, erlojupeko estropadan. Oriokoa ligara sailkatzeko bi probetako bat izan da; bigarrena bihar eguerdian jokatuko dute  Donostian. Hiru txartel daude jokoan, laugarrena San Juanek bermatuta duelako. Orio eta Getaria-Zarautz helburu horrekin uretaratu dira, eta hirugarren eta bosgarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren; ligan sailkatzeko bigarren eta laugarren postuan, alegia. Biharko estropada erabakigarria izango da, beraz. Emakumezkoen sailkapena
  1. San Juan 10:43,20
  2. Hibaika 10:50,44
  3. Orio 10:52,82
  4. Cabo 11:04,74
  5. Getaria-Zarautz 11:19,36
  6. Hernani 11:19,42
  7. Arraun Lagunak 11:28,26
  8. Hondarribia 12:07,82
  Hondarribia izan zen nagusi gizonezkoetan (TKE). Gizonezkoetan, Hondarribia nagusitu da San Miguel Ligako llaugarren jardunaldian. Mareak eta korronteek asko baldintzatu duten estropadan, eta gorabeherarik ere izan da, zigor eta guzti: Portugalete deskalifikatu egin dute, Tiran oztopatzeagatik, eta Cabori hamar segunduko zigorra jarri diote, denboraz lehen ateratzeagatik. Oriok aurrerapausoa eman du etxean, eta laugarren sailkatu da; Zumaiak, berriz, hamargarren bukatu du. Sailkapen orokorrean oriotarrak bosgarren dira, 28 punturekin, seigarren diren Astillerorekin berdinduta, eta zumaiarrak azkenak, 7 punturekin. Gizonezkoen sailkapena
  1. Hondarribia 19:30,26
  2. Kaiku 19:34,40
  3. Urdaibai 19:37,44
  4. Orio 19:47,46
  5. San Juan 19:49,26
  6. Zierbena 19:51,02
  7. Astillero 19:56,96
  8. Sanpedrotarra 20:00,38
  9. Tiran 20:06,40
  10. Zumaia 20:09,78
  11. Cabo 20:11,00
  12. Portugalete baliogatuta

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide