Auto klasikoen topaketa Zestoako plazan 1922an. (Zestoako Udala)
90eko hamarkadan Zestoako bainuetxea bisitatzen zuten auto haiek ibiliko dira asteburuan Zestoa eta Zarautz artean. Duela lau urte hasi ziren ibilgailu historikoen topaketak egiten Zestoan, eta antolatzaileen helburua hasieratik izan da "garai hartako errealitatea" irudikatzea.
22 autok parte hartuko dute larunbatean eta igandean topaketetan. 1908koa da ibilgailu zaharrena; eta 1939koa, berriz, berriena. Euskal Herrikoak eta inguruko herrialdeetakoak izango dira autoak; baina, gehienak, Frantziatik etorriko dira Zestoara. Inguruko udalerrietara ere joango dira, eta Narrondoko jaiak aprobetxatuko dituzte, auzoan ere geldialdia egiteko.
Amabirjinetan ospatu ohi zuten orain artean auto klasikoen ekitaldia, baina festen barruan bere esentzia galtzen zutela-eta, uztailera ekarri dute; alegia, asteburu "lasai" batera.
Geldialdiak
Bihar, larunbata
12:00-13:00. Zestoa.
13:30-16:30. Iraetako futbol zelai aurrea.
17:00-18:30. Zarauzko Munoa plaza.
19:00-20:30. Zestoa.
Etzi, igandea
11:00-13:15. Narrondo.
13:30-17:00. Zestoa.