Heriotzara eramaten duen bidexka artelan bihurtu dute Oxforden

Baleike.Eus 2016ko uztailaren 7a

Koldobika Jauregi eta Juan Ramon Llavoriren 'Ezer ez da ematen duena' erakusketa zabalduko da gaur Zumaian. Eskultura eta argazkiak uztartzen dira bertan. Gaur zabalduko da eta uztailaren 25era arte bisitatu ahal izango da.

Mundu honetan, bizitza honetan, zerbait ziur badugu hil egingo garela da. Kontua da nola joango garen: bakean edo minez. Nolakoa izango da azken bidaia hori? Ideia horiek zituen buruan Juan Ramon Llavori argazkilari zumaiarrak orain urte batzuk Konpostelarako Santiagora eramaten duen bidean. Pentsakera horiek Koldobika Jauregi eskultorearekin partekatu zituen eta emaitza, Ezer ez da ematen duena erakusketa, Jauregik Alkizan duen Ur mara espazioan aurkeztu zen 2014. urtean. Orain, ia urte geroago, Zumaiako Oxford aretoan ikusi ahal izango da, uztailaren 25era bitartean. "Donejakue bidea egiteko bi modu daude: turisten moduan, orain saldu nahi diguten bezala, edo barne bidaia bat egiten, espiritualtasunaren bila. Nik bigarren aukera hau nahiago dut. Galderak egiten dizkiot nire buruari, barrena arakatzen dut eta heriotzaren inguruko galdera hauek izan nituen", azaltzen du Llavorik erakusketari azken ukituak ematen dizkion bitartean. Jarraitu erreportajea irakurtzen Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide