Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen trainerua. (Joxemari Olasagasti)
Atzo arratsaldean Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu zen Zumaian, eta eskualdeko traineruek bandera irabazterik lortu ez bazuten ere, emaitza txukunak lortu zituzten. Orio Arraunketa Elkarteko bi traineruek zilarrezko domina lortu zuten. Emakumezkoek Hibaika baino zazpi segundu gehiago behar izan zituzten ibilbidea osatzeko, eta bigarren postuan sailkatu ziren. Getaria-Zarautz trainerua laugarren izan zen.
Orioko gizonezkoen trainerua. (Joxemari Olasagasti)
Gizonezkoei dagokionean, Hondarribia izan zen garaile, eta lau sugundura helmugaratu ziren oriotarrak. KAE 1 Ligan jokatzen duen Getariako trainerua laugarren izan zen, Zumaia zazpigarren, eta Zarautz bederatzigarren izan zen.
SAILKAPENA
Emakumezkoak
1.- Hibaika 11:06,85
2.- Orio 11:13.90
3.- San Juan 11:25,22
4.- Getaria-Zarautz 12:07,21
5.- Arraun Lagunak 12:09,36
6.- Hernani 12:19,24
7.- Hondarribia 12:54,23
Gizonezkoak
1.- Hondarribia 20:24,59
2.- Orio 20:28,68
3.- San Juan 20:38,75
4.- Getaria 21:11,47
5.- San Pedro 21:17,98
6.- Donostiarra 21:20,60
7.- Zumaia 21:39,68
8.- Oiartzun 21:40,98
9.- Zarautz 22:05,90
10.- Hibaika 22:58,79