Urtero bezala, herri kirolak egin zituzten joan den urtean Aizarnazabalgo Zehatz auzoan. (Eneritz Albizu Lizaso)
Sankristobalak ospatuko dituzte bihar hasi eta igandera bitartean Zehatz eta Narrondo auzoetan. Jai oparoak prestatu dituzte batean zein bestean, eta, eguraldi onaren konpainian, jaien antolatzaileek jendeari dei egin die giro ederrean festara batzeko.
Narrondon bihar iluntzean botako dute suziria, eta jan-edanean ekingo die jaiei, sardinak eta saiheskiak dastatuz. Gainerako egunetan ez dira faltako, hala nola ume jolasak, jan-edana, erromeria, bertsoak eta herri kirolak.
Aizarnazabalgo Zehatzen
Zehatz auzoan etzi hasiko dituzte festak, kanpai hotsekin eta suziriekin. Asteburu oparoa izango dute aurretik Aizarnazabalen, beraz. Zehatzen ere denen pareko festak antolatu dituzte; bihar, esaterako, antzinako jolasak egingo dituzte gaztetxoek goza dezaten, eta, gauan, erromeria Izer eta Alabierrekin.
Gidarien santua da San Kristobal, eta horregatik, Narrondon zein Zehatzen meza bana egingo dute autoak bedeinkatu ahal izateko. Igandean, San Kristobal egunean, izango da horretarako aukera.
Egitarauak
Narrondo auzoa (Zestoa eta Zumaia)
Bihar, uztailak 7
20:00. Suziriak eta jaien hasiera. Ondoren, sardina eta saiheski jana doan, edaria ordaindu behar da.
22:30. Bakarrizketa saioa, Jose Cruz Gurrutxagarekin.
Etzi, uztailak 8
23:00. Mexikoko Imperial Mariachi taldearen saioa, 00:30ak bitartean.
Uztailak 9, larunbata
17:00. Umeentzat jolasak: lokotx bilketa, zaku karrera, aulki jolasa eta margoketa txokoa.
Ondoren. Txokolatada.
21:00. Afari herrikoia. 30 euro balio du menuak; eta 10 euro, umeentzat jatorduak. Afarirako izena emateko, 648-82 82 98 telefonora deitu edo najaibat@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
23:30. Erromeria, Tolosako Zesuma taldearekin.
Uztailak 10, igandea
10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.
11:00. Herri meza eta autoen bedeinkapena.
11:00. Ibilgailu Historikoen IV. Topaketa.
Meza ondoren, hamaiketakoa karpa azpian.
Jarraian. Bertso saioa Sebaxtian Lizaso eta Millan Telleria bertsolariekin.
18:00. Gorriti eta bere animaliak.
Jarraian. Herri kirolak.
Zehatz auzoa (Aizarnazabal)
Etzi, uztailak 8
20:00. Jaien hasiera, kanpai hotsekin eta suziriekin.
23:00. Erromeria, Astiazaran II.arekin eta Andonegirekin.
Uztailak 9, larunbata
16:30. Ume jolasak, Txatxilipurdi taldeak gidatuta. Antzinako jolasak egingo dituzte.
Jarraian. Txokolatea bizkotxoekin.
23:00. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin, goizaldera bitartean.
Erromeria bukatzean. Baratxuri zopa guztientzat.
Uztailak 10, igandea
11:00. Meza nagusia eta kotxeen bedeinkapena, herrian eta inguruetan auto-istripuz hildako guztiak oroituz.
Jarraian. Pintxo poteoa, Ansorregi eta Lutxurdio trikitilariekin.
18:00. Herri kirolak: Harri-jasotzen: Izeta II.a eta Izeta III.a. Aizkoran: Ugaitz Mugertza eta Txapartegi.
Afal ondoren. Festak bukatzeko erromeria, Ansorregi eta Lutxurdiorekin.