Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko da gaur Zumaian

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 6a

Arratsaldeko 18:30etik aurrera

Gaur, asteazkena, 18:30etik aurrera, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatuko dute Zumaian. Gizonezkoetan, hamar talde ariko dira lehian, eta Hondarribia da faborito argia. Emakumezkoetan, berriz, zazpi talde ariko dira, eta Orio, San Juan eta Hibaika dira irabazteko faboritoak. Emakumezkoetan bi txandatan jokatuko dute txapelketa: lehenbiziko txandan, Hondarribia, Hernani eta Arraun Lagunak lehiatuko dira; bigarren txandan, berriz, Getaria-Zarautz, Orio, Hibaika eta San Juan ariko dira. Gizonezkoetan, berriz, hiru txandatan banatuta arito dira traineruak: lehenbizikoan, Hibaika, Oiartzun eta Zarautz; bigarrenean, Getaria, Donostiarra eta Zumaia; eta, hirugarrenean, San Pedro, Orio, San Juan eta Hondarribia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide