Gereka eta Barruetabeña izan dira azkarrenak Urolako igoera-jaitsieran

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 4a

Itxas-Gaineko K2 seniorra jaun eta jabe izan da irteeratik amaierara. Imanol Txapartegik (kadetea) eta Xabier Osak (beteranoa) ere lehen postua lortu dute, eta Martin Egaña bigarren izan da 23 urtez azpikoetan. Emakumeen 23 urtez azpiko estropadan, Irati Osa zumaiarra izan da azkarrena, baina epaileak nahastu eta bigarren postuan jarri dute sailkapenean. Guztira, 16 klubetako 120 bat piraguistek hartu dute parte eta Itxas Gain bigarren izan da kluben sailkapenean.

[caption id="attachment_307274" align="aligncenter" width="300"]Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña, estropada buru. (Gorka Zabaleta) Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña, estropada buru. (Gorka Zabaleta)[/caption] Santiagoko hondartzan ura mugitu samar zegoen gaur irteerako orduan, olatu txikia baina indartsua sortzen zen ertzean, eta horrek irteera zaildu die piraguistei. Unai Gereka eta Imanol Barruetabeñarentzat ez da oztopo izan, ordea. Ziztu bizian abiatu dira eta lehen txanpan hartutako metroak erabakigarriak izan dira. Atzetik segika zuten multzo txiki bat, baina aldea zabaldu baino ez du egin Itxas-Gaineko bikoteak. Donostia Kayak-eko Iñaki Fernandez eta Xabier Crespo izan dira bigarren helmugan, minutu batetik gorako atzerapenarekin, eta Santiagotarrakeko Oihan Sayar eta Erik Arozenarentzat izan da podiumeko azken koska. Zazpigarren izan dira Unai Azkune eta Kepa Txapartegi, eta bederatzigarren Bernardo Flores eta Vicente Royo –beteranoak izan arren seniorren sailkapenean sartu dituzte–. Albistea osorik, Baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide