Estropadez beteta izango dute eskualdeko traineruek asteburua

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 1a

Emakumezkoen Getaria Zarautz trainerua. (Klausser) Eskualdeko traineruek estropadak jokatuko dituzte asteburuan. Neskek Deustuan dute hitzordua bihar. TKE Ligakoek Astilleron eta Zierbenan jokatuko dituzte estropadak; larunbatean 18:00etan eta igandean 12:00etan hasita. Bestetik, KAE 2 Ligako traineruak Erandioko eta Elantxobeko uretan lehiatuko dira elkarren aurka. Eta, KAE 1 ligako traineruek, berriz, Santurtzin izango dute saioa igandean 15:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide