San Pedro eguna ari dira ospatzen gaur, osteguna, Zumaian; sanpedroetako bigarren festa eguna, hain zuzen ere. Besteak beste, dultzaineroen diana, alkate soinua, prozesioa, magia saioa eta Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua eta haurrentzako festa izan dira egun osoan zehar. 19:00etan, berriz, herri kirol erakustaldia izango da.
22:30ean, Amaiako plazan, diskoteka izango da Xaibor DJrekin, eta 23:00etan su artifizialak Valacea piroteknia etxearen eskutik. Ondoren, berriz, Tolosako dultzaineroek kalejiran egingo dute Arranplatik Eusebio Gurrutxaga plazara, eta han dantzaldia izango da Zumaiako Musika Bandarekin.
Eguneko argazki bilduma Baleike.eus-en ikus daiteke.