Gaurtik aurrera sanpedroak dira Orion, Zumaian, Beizaman eta Andatza eta Elkano auzoetan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko ekainaren 28a

Sanpelaioak pasatuta San Pedro jaietan murgilduko dira gaur arratsaldetik eskualdeko hainbat herri eta auzo. Orion, esaterako, gaur arratsaldean hasiko dituzte San Pedro jaiak eta aurten Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruko kideek botako dute festak hasteko suziria. «Ilusioz» hartu dute proposamena Orioko arraunlariek. Itziar Olasagastik, taldeko kideak dioenez, iaz ere proposatu zituzten festei hasiera emateko, baina ez zen posible izan: «Horregatik, pozgarria da aurten ere gutaz gogoratzea, herritarren artean emakumezkoen arrauna gero eta aitortuagoa dagoela esan nahi baitu horrek». Olasagastiren ustez, taldea duela sei urte abiatu bazen ere, 2014an Kontxako Banderan sartzeak bultzada eman zion nesken arraunari herrian. «Ordura arte familiakoek eta inguruko jendeak jarraitzen zituen gure estropadak. Kontxako estropada jokatzeko sailkatu ginenean, ordea, oriotarren berotasuna sentitu genuen». Hala ere, Orioko arraunlariak uste du, oraindik asko falta dela mutilen arraunak herrian duen aitorpen mailara iristeko, «gizonezkoen estropadek tradizio handia dute, eta denbora beharko da bi mailak parekatzeko». Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruko kideek jakin badakite lana dela arraunean goi mailara iristeko gakoa, «pazientzia behar da, ez da egun batetik bestera lortzen». Horregatik, aurten ilusio handiarekin daude, eta azken estropadetan denbora «oso onak» egiten ari direla uste dute. Oro har, emakumeen traineru estropadak osasuntsu ikusten ditu Olasagastik: «Gero eta maila handiagoa dago, lehia estua dago gure artean eta horrek zaleak erakartzen ditu». Zumaian, danborradakoak Orion bezala Zumaian ere gaur arratsaldean hasiko dituzte sanpedroak, 18:00etan, txupinazoa botata. Segidan. 18:45ean hasiko da helduen danborrada, Herri Eskolatik. Egingo duten ibilbidea da: Otezuri, Aitzuri, Victoriano Arrate etorbidea, Aita Mari auzoa, Eusebio Gurrutxaga plaza eta Foruen Enparantza. Orduan, 20:00ak izango dira eta udaletxeko balkoian bandera igoko dute. Aurten bandera igotzeko ardura izango da azken hamabi urtetan San Pedro danborradaren zuzendaritza batzordeko kideak izan direnena: Joxe Mari Zubimendi, Vicky Sanchez, Juancar Martinez, Arritxu Bidasoro, Igone Balenciaga, Juan Ramon Urbieta, Mila Zubieta eta Imanol Aldabaldetreku. Gero, danborradak jarraitu egingo du. Aurten, gainera, Beheko Plazaren laguntza izango du danborradak hiru tokitan: udaletxe aurrean, parrokiaren aurrean eta Aita Mariren bustoaren azpian. Han eta hemen ere festa Aiako Andatza auzoan, Zarauzko Elkanon eta Beizaman ere ospatuko dituzte sanpedroak. Hauetan egun hauetarako eta astebururako ekitaldi sorta antolatu dute; ez dira faltako herri kirolak, erromeria, herri bazkari eta afariak eta haurrei zuzendutako jolasak. Aiako Andatzan hurrengo egunetarako antolatutako auzo mailako otorduetan parte hartu nahi dutenek Arkaitzi deitu behar diote 669-57 93 51 telefonora. Ildo horretan, gogorarazi dute larunbateko Nahia Barriolaren kantu bazkarian izena emateko azken eguna bihar izango dela.

EGITARAUAK:

AIA, ANDATZA AUZOA Gaur, ekainak 28. - 20:00. Txupinazoa. - 21:30. Afaria Uhartemuñon. Bihar, ekainak 29. - 10:30. Meza nagusia. - Ondoren, auzoko adinekoentzat hamaiketakoa. - 13:00. Herri-kirolak auzotarren artean. Ondoren, trikitilariak. - 14:00. Auzoko erretiratuen bazkaria, Aristerrazu jatetxean. - 18:00. Aiako Pilota Txapelketako partidak, eta txapel eta txinga txapelketa. - 22:30. Erromeria. Ekainak 30, osteguna - 10:00. Meza nagusia. - 11:30. Haurrentzat jolasak, tailerrak eta kalejira. - 16:30-20:30. Puzgarriak haurrentzat. - 18:00. Jostailuzko moto eta bizikleta lasterketa. Ondoren, merienda. Uztailak 1, ostirala - 09:30. Oilasko biltzea. - Eguerdian, Aristerrazun bazkaria. - Ondoren, oilasko biltzea. - 21:30. Mus Txapelketa. - 22:30. Erromeria Elizagoien ahizpekin. Uztailak 2, larunbata - 12:30. Trikitxikiteoa. - 14:30. Kantu bazkaria Nahia Barriolarekin Uhartemuño elkartean. - Ondoren, trikipoteoa. - 23:00. Pajarito DJaren saioa. - Goizaldean, txokolate beroa. Uztailak 3, igandea - 11:00. Aiako Pilota Txapelketako partidak. - Ondoren, trikitilariak. - 18:00. Herri-kirol jaialdia. Urtzi Telleria eta Kortaberri harri jasotzen, eta Ugaitz Mugertza eta Jon Rekondo aizkoran. - Ondoren, sagardo dastaketa. - 22:00. Erromeria Kupela eta Furundarenarekin. - 01:00. Jaiak bukatzeko traka zaratatsua. BEIZAMA Bihar, ekainak 29. - 10:30. Festen hasiera. - 11:00. Meza nagusia. - 12:00. Txantxalgara taldearen antzerkia. - 14:00. Erretiratuen bazkaria. - 16:30. Ume jolasak. - Egunean zehar, Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe trikitilariak. - Festetan zehar, umeentzat puzgarriak frontoian. Uztailak 1, ostirala. - 19:00. Patata tortila lehiaketa. - 20:30. Afari merienda. - Ondoren, musika kolarpean. Uztailak 2, larunbata - 10:00. Mendi irteera eta hamaiketakoa trikitilariekin. - 16:30. Karta lehiaketako finala. - 18:00. Raketa eta pala txapelketako finala. - 21:00. Herri afaria. - Ondoren, GB DJa eta helduen jolasak. Uztailak 3, igandea - 10:30. Meza. - 11:00. Azoka, pintxoak eta txotxa. - Egunean zehar, trikitilariak. - 18:00. Herri kirolak. - Ondoren, toka txapelketa. - Segidan, triki-bertso poteoa - 21:00. Gazte afaria. - Iluntzean, traka zaratatsua. ORIO Ekainak 28, asteartea. - 17:00. Haurren esku pilota finalak. - 18:00. Trostan antzerkia, zimitorioan. - 19:00. Pello eta Nikolasa kalejiran txistulariekin. - 20:00. Txupinazoa, Orioko Arraun Elkarteko nesken eskutik. - 23:00. Siroka eta Iratzar taldeen kontzertua herriko plazan. - Txosnetan, LGTB fantasia lehiaketa. Ekainak 29, asteazkena. San Pedro Eguna. - 10:30. Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan. - 11:30. Umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak frontoian. - 12:00. Meza, Salatxo abesbatzarekin. Ondoren, abesbatza kalez kale ibiliko da. - 17:00. Trikitixa txapelketa herriko plazan. - 17:30. Gaztetxoentzako dardo txapelketa herrikoia. - 18:30. Pello eta Nikolasa Talai Mendi txarangarekin kalejiran. - 19:30. Soka-dantza plazan. - 19:30. Helduentzako dardo txapelketa herrikoia bikamiotan. - 23:00. Obaneuke taldearen kontzertua Herriko Plazan. Ekainak 30, osteguna -11:00. Umeentzako tailerrak eta jolasak frontoian. - 12:00. Heriotzik gabeko arrantza moilan eta Orioko itsas faunaren erakusketa plazan. - 12:00. Egunsentia otxotea. - 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria Galerna jatetxean. - 17:00. Plaza Bete Poz haur berbena Herriko plazan - 18:30. Pello eta Nikolasa txistulariekin kalejira. - 19:00. LGTB fantasia lehiaketako sari-banaketa, gaztetxean. - 20:00. Probintzia mailako dardo txapelketa Bikamiotan. Uztailak 2, larunbata - 12:00. Hanburgesa pintxoak sagardoarekin herriko plazan. - 14:00. Herri bazkaria Etxeluzen. - Ondoren, uretako jolasak gaztetxe inguruan. - 17:00. Helduen pala finala. - 18:30. Blue Beans taldearen kontzertua gaztetxean - 19:30. Txaranga kalez kale. - 23:00. Enkore taldearen kontzertua Herriko Plazan - 01:00. Iker Gurrutxaga DJa. ZARAUTZ-AIA ELKANO AUZOA Ekainak 28, asteartea. - 20:00. Txupinazoa. Ekainak 29, asteazkena. - 08:00. Suziriak eta kanpaiak. - 11:30. Meza nagusia. - Ondoren, auzokoen patata tortila lehiaketa eta trikitilariak. Uztailak 1, ostirala. - 22:00. Mus txapelketa azkarra. Uztailak 2, larunbata. - 11:00. Haur jolasak. - 21:30. Auzoko afaria frontoian. - Ondoren, Izer eta Alabier trikitilarien erromeria. Uztailak 3, igandea. - 11:30. Meza nagusia eta ondoren herri-kirolak. - 18:00. Idi probak. Ondoren, erromeria. ZUMAIA Ekainak 28, asteartea. - 18:00. Txupinazoa udaletxean. - Jarraian, erraldoiak eta buruhandiekin kalejira. - 18:45. Danborrada. - 19:00. Sugarri txaranga. - 20:00. Udaletxean bandera jasotzea. - 22:30. Eusebio Gurrutxaga plazan berbena Haitzama. Ekainak 29, asteazkena. San Pedro eguna - 09:00. Tolosako dultzaineroekin goiz soinua. - 10:45. Alkate soinua. - 11:00. Prozesioa eta ondoren meza nagusia. - 11:30. Dultzaineroak kalejiran. - 12:00. Magia haurrentzat Torreberrin. - 13:00. Udal Musika Banda, Eusebio Gurrutxaga Plazan. - 18:00. Haur festa Eusebio Gurrutxaga plazan. - 18:30. Beti Jai fanfarrea. - 19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan herri kirolak. - 19:00. Dultzaineroak kalejiran. - 22:30. Xaibor DJa Amaiako plazan. - 23:00. Su festa. - Gero, dantzaldia Zumaiako Musika Bandarekin. Ekainak 30, osteguna - 19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan haur festa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide