Naiara Zubimendi zumaiarrak Inspiraciencia literatur lehiaketan saria jaso du

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 27a

Euskarazko ataleko saria irabazi du 'Denboraren makina' izeneko ipuinarekin.

Jasone Osoro idazleak eman zion saria Naiara Zubimendiri. Naiara Zubimendi Zubillaga zumaiarrak Inpiraciencia literatur lehiaketan euskarazko ataleko saria irabazi du Denboraren makina izeneko ipuinarekin. Ez da jaso duen aipamen bakarra: apirilean Bizkaidatz VIII. literatur sarian diploma jaso zuen euskarazko atalean. Inspiraciencia zientzian inspiratutako ipuin laburren lehiaketa bat da eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) Katalunian duen ordezkaritzaren Kultura Zientifikoaren Unitateak eta Bartzelonako Materialen Zientziaren Institutuak (ICMAB-CSIC). antolatutako proiektua da. Albistea osorik, Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide