Alex Urangak irabazi du Itacoatiara Pro 2016

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 27a

Handia egin du Alex Urangan Brasilen: Munduko Bodyboard Zirkuituko proba Itacoatiara Pro 2016 irabazi du, finalean Pierre Louis Costes handia mendean hartuta. Munduko onenen zirkuituan lortzen duen bigarren garaipena da –Reunion Irlak, 2011–, lehena maila gorenean lehiatzen denetik.

13490745_830833810355214_946350219620099537_o_content Bosgarren urtea du Alexek bodyboardaren maila gorenean. 2011an bodyboardzaleak aho zabalik utzi zituen Reunion Irlan irabazi zuenean. Orduan ez zegoen maila gorenean, inork ez zuen ezagutzen, eta sekulako balentria egin zuen kanporaketa guztiak gainditu eta finala ere irabaziz. Bost urte hauetan maila ona erakutsi du, onenekin lehiatzeko gai dela, baina garaipena falta zitzaion. Iazkoa ez zen urte ona izan, lesioa izan zuen belaunean eta denboraldia zapuztu egin zitzaion. Belauna osatzea izan zen orduan bere lehentasuna. Aurten erabaki zuen Hawaiiko proba kuttunera ez joatea, hobeto prestatzeko. Denboraldiko bigarren proban ez zuen bere maila eman, eta Brasilera "zerbait berezia" egiteko gogoarekin joan zen. Bai egin ere! Txapelketa bikaina egin du lehen kanporaketatik, eta finalean jaun eta jabe izan da, beti oso aurkari zaila den Pierre Louis Costesen aurka. Albistea osorik, Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide