EAJ nagusitu da Zumaian, Espainiako Kongresurako hauteskundeetan

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 26a

1.390 boz jaso dituzte jeltzaleek. Elkarrekin Ahal Dugu izan da bigarren indarra 1.317 bozekin, eta EH Bildu hirugarrena 1.191 botorekin. Parte-hartzea %65,01ekoa izan da.

EAJ izan da nagusi Zumaian, Espainiako Kongresurako hauteskundeetan; 1.390 boto jaso dituzte jeltzaleek (%28,76). Haien ostean boto gehien Elkarrekin Ahal Duguk eskuratu ditu; 1.317 boz (%27,25). EH Bildu izan da hirugarren 1.191 botorekin (%24,64), PSE-EE laugarren 549 boz jasota (%11,36) eta PPk 213 boto eskuratu ditu (%4,41). Ciudadanosek 91 boto lortu ditu (%1,88), eta 38 boto zuri eta 20 baliogabe zenbatu dituzte Zumaian. Parte-hartzea, berriz, %65,01ekoa izan da. Abenduko hauteskundeetan ere EAJ gailendu zen, 1.530 bozekin. Ahal Duguk eta IUk 1.222 eta 87 boto jaso zituzten, hurrenez hurren. EH Bilkduk 1.391 boz jaso zituen orduan, eta PSE-EEk 565 boto. PPk 186 boto eskuratu zituen abenduan eta Ciudadanosek 106. %69,53koa izan zen parte-parte hartzea orduko hauteskundeetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide