Urola Kostako herrietan jaitsi egin da parte-hartzea

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 26a

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako parte-hartze datuak eman dituzte 18:00etan. Horien arabera, 2015eko abendukoetatik alderatuta jaitsi egin da parte-hartzea toki guztietan. Gipuzkoan %49,76koa izan da gaur, eta abenduan %57,89koa izan zen. Urola Kostako herri guztietan ere 18:00etarako botoa eman duten herritarrak gutxiago izan dira gaur, herriz herri datuak:
  • Aia, %40,66 (2015ean, %48,81)
  • Aizarnazabal, %43,14 (%51,57)
  • Azkoitia, %47,59 (%56,08)
  • Azpeitia, %45,42 (%52,04)
  • Beizama, %38,40 8%37,98)
  • Errezil, %38,99 (%50,98)
  • Getaria, %60,87 (%62,62)
  • Orio, %46,88 (%56,49)
  • Zarautz, %51,74 (%59)
  • Zestoa, %48,47 (%52,84)
  • Zumaia, %49,87 (%57,73)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide