Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan gaur 14:00etarako parte-hartze datuak iazko abendukoak baino txikiagoak dira. Hau da, eman dituzten datuen arabera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %36,77k bozkatu dute; duela sei hilabete %39,39k egin zuten. Gipuzkoako parte-hartze datua bakarrik hartuta abendukoa baino -4.4 puntu baxuagoa izan da gaur: % 35,31 (2015ko abenduaren 20an, % 39,71koa izan zen).
Urola Kostako eskualdean herriz herri ere behera egin du 14:00ak bitarteko parte-hartze datuak: Aia %28,95 (2015ean, %33,16); Aizarnazabal %27,97 (%32,35); Azkoitia %35,03 (%37,11); Azpeitia %33.54 (35,59); Beizama %24,80 (%27,91); Errezil %29,30 (%36,23); Getaria %45,38 (%46,14); Orio %35,95 (%41,07); Zarautz %35,21 (%41,71); Zestoa %34,54 (%37,82); eta, Zumaia %36,92 (%41,88).
Bestetik posta bidezko botoa abendukoarekin alderatuta asko hazi dela esan dute. Atzora arteko inkesten arabera, Unidos Podemosi egingo diote mesede gaurko bozek; aldiz, beheranzko joeran jarraituko dute sozialistek.
Abenduaren 20ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan EAJ izan zen bozkatuena Urola Kostan. 13.096 boto jaso zituzten jeltzaleek, eta EH Bilduk, bigarren indarrak, 11.110 boz lortu zituen. Hirugarren alderdia Podemos izan zen, eta 7.840 boto eskuratu zituen. Haien ondoren, PSE-EEk 2.812 boto eskuratu zituen; PPk, 1.712; Ciudadanosek, 718; PACMAk, 153 boto; Orain Baik, 550.