Ireki dituzte hauteslekuak

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 26a

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak dira gaur, hautetsontziak ireki ahala herritarrak botoa ematera joaten hasi dira. Azpeitian, goizeko lehen orduan, adinekoak izan dira batik bat hauteslekuetara joan direnak. 20:00ak bitartean egongo dira hauteslekuak zabalik eta orduan hasiko da botoen kontaketa. Azkena Espainiako Gorteetarako hauteskundeak iazko abenduaren 20an izan ziren. Gobernua osatzerik ez zuten lortu eta errepikatu egingo dira gaur. Iazko abenduan EAJk jaso zituen boto gehien Urola Kostan, 13.096 boto, eta EH Bilduk, bigarren indarrak, 11.110 boz lortu zituen. Hirugarren alderdia Podemos izan zen, eta 7.840 boto eskuratu zituen. Haien ondoren, PSE-EEk 2.812 boto eskuratu zituen; PPk, 1.712; Ciudadanosek, 718; PACMAk, 153 boto; Orain Baik, 550.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide