Gazte mailetatik hasi eta TKE Ligako talderaino, klubean ari diren arraunlariak aurkeztu zituen atzo Arranplan Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak.
Emakumeen trainerua botako dute aurten falta Telmo Deunen jarraitzaileek, baina mutilak berriro goi mailan ikusita puntako arraunaz gozatzen jarraitzeko aukerarik ez da faltako. Sevillan (Andaluzia, Espainia) jokatutako lehen estropadan azken postuan sailkatu ziren, baina irabazlearengandik minutu erdira. Patxi Frances prestatzailea baikor da denboraldi hasiera honetan, ziur baitago taldeak dena emango duela uretan.
Zumaiako Telmo Deunen aurkezpeneko argazki galeria Baleike.eus-en.
Zumaiako Telmo Deunen aurkezpena atzo (Baleike.eus)