Getariako portuko arranplatik aterako dira KAE1 Ligako traineruak itsasora estropada jokatzeko. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Asteburuan estropadak jokatuko dituzte eskualdeko traineruek. San Miguel Ligako taldeek atseden hartuko dute. Zumaia B taldeak KAE 2 liga abiatuko du larunbatean Donibane Lohizunen, eta Emakumezkoen Gipuzkoako Ligako estropada larunbatean 18:00etan izango da Pasai Donibanen. Bestalde, KAE 1 ligako taldeek larunbat arratsaldean Hondarribian izango dute hitzordua, eta igandean 12:00etatik aurrera Getarian jokatuko dute estropada.