Espainiako Gorteetarako hauteskundeen atarian, kanpainaren azken orduetan sartuta dira alderdiak eta koalizioak. Igandean bertan emango ditu HITZAk eskualdeko hauteskunde emaitzak-eta, eta webgune honetan eta
Zarauzko Hitzaren atarian ikusi ahalko dira horiek guztiak.
Joan den abenduaren 20an egin ziren Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, baina alderdiek lortutako emaitzak eta haien arteko korapiloak tarteko, ezin izan dute gobernua epeen barruan osatu. Hori dela-eta, igandean hauteskundeak errepikatuko dira.
Abenduaren 20ko hauteskundeetan EAJ izan zen bozkatuena Urola Kostan. 13.096 boto jaso zituzten jeltzaleek, eta EH Bilduk, bigarren indarrak, 11.110 boz lortu zituen. Hirugarren alderdia Podemos izan zen, eta 7.840 boto eskuratu zituen. Haien ondoren, PSE-EEk 2.812 boto eskuratu zituen; PPk, 1.712; Ciudadanosek, 718; PACMAk, 153 boto; Orain Baik, 550.
Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, botoei dagokionez, asko aldatu zen mapa politikoa abenduan egindako Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 2011n Amaiur izan zen bozkatuena, 17.222 botorekin. EAJ izan zen orduko hauteskundeetan bigarrena, 11.981 boz eskuratuta. PSE-EEk, berriz, 4.536 boto jaso zituen orduan, eta PPk, berriz, 2.569 boz.
Hona hemen, 2015eko abenduaren 20ko eta 2011ko azaroaren 20ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak, herriz herri: