Elkarretaratzeak egingo dituzte bihar, presoen eta iheslarien eskubideen alde

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 22a

Azpeitian, Azkoitian, Getarian, Orion, Zestoan, Zumaian, Zarautzen eta Errezilen egingo dituzte elkarretaratzeak, Sarek deituta.

Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako DBHko irakasleak batuko dira Giza Sarera. (Sare) Azken ostiraletako elkarretaratzeak egingo dituzte bihar Urola Kostako udalerrietan, Sarek deituta. Azkoitiko plazan giza sarea egingo dute 19:00etan, eta Xabier Munibe Ikastolako DBHko irakasleek bat egin dute deialdiarekin. Azpeitian anbulatorio aurrean egingo dute kontzentrazioa 19:00etan; izan ere, elkarretaratzearen ostean Sarek antolatutako Futbito Txapelketako finalerdietako norgehiagoka izango da Betharramen. Getarian, berriz, 19:30ean izango da udaletxe aurrean. Zarautzen 19:45ean izango da, udaletxeko plazan, eta 20:00etan egingo dute Aizarnazabalen, Orion, Zestoan eta Zumaian, ohiko tokietan. Errezilen 22:00etan bilduko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide