89 urteko 17 zumaiar omendu zituzten atzo

Baleike.Eus 2016ko ekainaren 20a

Nagusien Asteko ekitaldi nagusia izan zen atzo Hogarrean. Aurten 89 urte beteta dituzten edo beteko dituzten 17 zumaiar omendu dituzte.

Nagusien Asteko ekitaldi garrantzitsua egin zuten atzo, igandea, Zumaiako Hogarrean. Izan ere, aurten 89 urte betetzen dituzten hainbat herritarrek udal ordezkarien omenaldia jaso zuten. Berez, 20 dira aurten 89 urtera helduko diren herritarrak, baina zenbait arazo medio, 17 izan omendu zituzten: 12 emakume eta 5 gizon. Bakoitzak lore-sorta eta opari bana jaso zuen Oier Korta alkatearen eta Pili Alberdi gizarte zerbitzuetako teknikariaren eskutik. Honako herritar hauek omendu zituzten atzo: Miren Begoña Alberdi, Ana Maria Aldalur, Sabina Romatet, Espe Plaza, Amalia Gomez, Manuela Larrañaga, Edurne Atxurra, Justa Cendoya, Mª Benita Odriozola, Avarista Almandoz, Carmelo Cendoya, Luis Azkue, Antonio Aizpurua, Javier Aguirrezabalaga, Miguel Artetxe, Milagros Nuñez eta Amparo Perez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide